XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

onar dezala eta eman nazala agertutzat ...izen-abizenak... prokuradorea, ...izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... ordezkaritzan, nirekin eramanez eginbideak aurrera; eman dezala munta txikiko judizioko demandaren, ...izen-abizenak eta jaunak edo andreak... aurkeztutakoaren, aurkakotzat eta horri erantzundakotzat, eta judizioa bere izapide guztietan aurrera segituz, eman dezala epaia, bertan nire ahalorde-emailea demandan aurkeztutako bere eskaera guztietatik absolbituz; kostuak espresuki demandatzaileari ezarriko zaizkio; eta ez da eragozpenik izango, arren eta, auzi-jartzaileari entregatu zitzaion diru-kopurua, honek berriro itzul dezan, bada dirua gordailapen gisa entregatu zitzaion hari eta nire ahalorde-emailearena den etxean agertu diren bizio aurrigileak konpon daitezen, honela dator jarraian formulatzen dugun errekonbentzioan.

ERREKONBENTZIOA

PZLko 688. artikuluan eta konkordanteetan xedatutakoa jarraituz, ERREKONBENTZIO-DEMANDA aurkezten dut ...izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... izenean, ...izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... kontra, gertakari hauen arabera:

GERTAKARIAK

LEHENENGOA. Aurrerakin gisa entregatutako diru-kopurua itzultzea.

Lehen aitortu dugu, ez zela bertan bizitzeko modukoa eraikitako eranskina eta lex artisaren arabera egokiak ziren eraikuntza-teknikak ez zirela behar bezala erabili; horregatik bidezko da, ez bakarrik nire ahalorde-emaileari absoluzioa ematea, baizik eta berak entregatu zuen diru-kopurua itzultzea ere bai, honela frogatzen da alboan ematen den 3 zk.ko dokumentuaren arabera, auzi-jartzaileak izenpetua baitago.

BIGARRENA. Bizio aurrigileak ageri dira etxean.

Kontrataturiko eranskina, nire ahalorde-emaileak 1980an eskuratutako eraikin zaharra handitzea zen.

Usaera onean aurkitzen zen, bada ...izen-abizenak... bizi zen bertan, baina ez zen ageri gaur egun ikusten den bezalako filtraziorik eta zartaturik, une prozesal egokian frogatuko denez.

4 zk.ko dokumentuak, ...arkitektoen izen-abizenak... arkitektoek izenpetuak, erakusten duenez, gaur egun hainbat akats hautematen dira, eranskina desegoki asentatu delako, eta anomalia hauek sortu dituzte: ...zehaztu anomaliak....

Akats hauek obra guztia jarri dute aurritzeko arriskuan, eta hori konponduko bada, konponketa hauek egin beharko dira: ...zehaztu konponketak...